Tiken Jah Fakoly

Acoustic Tour 2024

07/04/2024

Hego Akitaniako Eszena Nazionalak proposatutako ikuskizuna

Tiken Jah Fakoly Afrikako eta reggaearen figura garrantzitsuetarik bat da. Hainbat urrezko disko eta Victoires de la Musique sari eskuratu ditu. Artista engaiatua eta militantea da, mundu osoan ezaguna. Ehunka mila ikusle bildu ohi ditu Afrikako bere kontzertuetan. Famatua da bere zuzeneko ikusgarriengatik, eta Frantziako, Europako eta Kanadako festibal handienetan jo du.

2024an, Tiken Jah Fakoly disko berriarekin itzuliko da eta formatu akustikoan emanen duen kontzertu-bira eginen du. Mendebaldeko Afrikako musikari tradizionalez inguraturik, kantariak bere 25 urteko ibilbideko kantuak moldatuko ditu, haietan bere kanturik arrakastatsuenak. Tanka aretoan bizitzen ahalko duzuen ezohiko esperientzia musikala, jarririk edota zutik.

Iraupena : 02:00

Denentzat – Kontzertua zutik

Hurrengoa

Musika

20:00

A prezioak : 10 - 34€