La salle luzienne du spectacle vivant

Kultura-alor guzietako –antzerkia, musika, dantza, ipuina– ikuskizun bizien emanaldi anitz eskaintzen ditu Tanka aretoak. Hala, gustu eta belaunaldi guzietako jendea elkarretaratzeko parada ematen du.

Donibane Lohizuneko hiriak eta bere partaide nagusiak –Hego Akitaniako Eszena Nazionalak– elkarrekin adosten eta antolatzen dute bertako programazioa. Bi erakunde horiek bereizitako harpidetza-formulak eta txarteldegia eskaintzen dituzte beren ikuskizunetarako (xehetasunak liburuxkaren bukaeran).

Aretoaren konfigurazioa moldagarria da, hots, erabilera beharren arabera egokitzen ahal da. Gehienez 500 jarleku eta 1.000 zutikako toki ditu. 

Tanka – Peyuco Duhart kultur zentroa
Duconte karrika, 12 – 64500 Donibane Lohizune

05.40.39.60.87 – tanka.saintjeandeluz.fr

Guri idatzi

This field is for validation purposes and should be left unchanged.