Recto Y Solo
Andrés Marín & Pedro Barragán
20/01/2024
Hego Akitaniako Eszena Nazionalak proposatutako ikuskizuna
Emanaldiaren aitzin agerraldia izanen da gurean, Chaillot-eko Antzoki Nazionalean 2024ko otsailaren 10ean eta 11n aurreikusitako mundu mailako sorkuntza baino lehen.
Andrés Marín flamenko-dantzari birtuosoak Pedro Barragán gitarrista du lagun. Dantzaren bidez Vicente Escudero izeneko XX. mendearen hasierako flamenko-kritikari eta -dantzariaren idazkiak berrikusten ditu: nola integratzen dira queer, feminismo eta generoaren eraikuntzaren gaiak maiz tradizionaltzat hartzen den alor horretan?
Iraupena : 01:00
Hurrengoa