OLYMPUS KIDS – Prométhée

Àlex Serrano & Pau Palacios
Agrupación Señor Serrano

04/02/2024

Hego Akitaniako Eszena Nazionalak proposatutako ikuskizuna

Olympus Kids ikuskizunaren parte diren Prométhée lehen atalak eta Amazones bigarren atalak bideo-proiekzioko ikuskizun interaktiboak dira, kontalari batekin eta haren osagarriekin. Originaltasun handiko ikuskizuna da Olympus Kids, greziar mitologia kontatzen duena, miniaturazko iruditxoak baliatuz eta erronka garaikideak aipatuz.

Olympus Kids ikuskizunaren lehen atala Prometeori eskainia da. Zeusek Prometeo zigortu zuen, gizakiei sua emateagatik. Nork erabakitzen du zer den bidegabea ala ez? Zer gertatzen da lege bat hausten badugu bidezko helburu bat betetzeko? Nor dira gaurko Prometeoak? Proposamen eszeniko bikaina, Frankenstein, Scotland Yard eta Julien Assangengana garamatzana…

Kasu: helduentzat debekatua den ikuskizuna! Haurrek ikuskizuna ikusiko duten bitartean, burasoek Prometeoren eta Amazonen mitoei buruzko “kafe filosofikoan” parte hartzen ahalko dute. Haurrendako txartel bat edo gehiago erosiz gero, bi buraso-txartel ematen dira automatikoki.

Iraupena : 00:55

6 eta 11 urte artekoentzat

Hurrengoa

Antzerkia

11:00

D prezioak : 6 - 12€