Los Bailes Robados

David Coria

18/05/2024

Hego Akitaniako Eszena Nazionalak proposatutako ikuskizuna, Andaluziar Festibalaren parte gisa

David Coria dantzari eta koreografoa, XXI. mendeko abangoardia flamenkoaren figura enblematikoa, XVI. mendeko fenomeno arraro batean inspiratu da. Orduan, kontrolaezineko oldarraldi baten eraginez, ehunka pertsona dantzan hasi ziren, arrunt akitu edo hil arte. Eta  oraindik argitu gabeko arrazoiengatik egin zuten taldekako dantza espontaneo hori, ozen aldarrikatzeko eskubiderik ez zutenaren adierazpena besterik ez bazen? Bost dantzari eta hiru musikari bikainez inguratuta, David Coriak aztertzen du dantza eta askatasuna elkarri lotzen dituen lotura indartsua.

Iraupena : 01:10

Hurrengoa

Dantza

20:00

A prezioak : 10 - 34€