Cocanha + Bilabal / Bilaka kolektiboa

Bilaka kolektiboa

30/03/2024

Hego Akitaniako Eszena Nazionalak proposatutako ikuskizuna

Okzitaniako kantu polifonikoak eta Euskal Herriko dantzaldia; Cocanha musika taldeko eta Bilaka kolektiboko artistek gomitatzen zaituzte besta giroko gaualdi ederrean parte hartzera!
Cocanha taldea osatzen duten Caroline Dufau eta Lila Fraysseren bi ahots bereziak polifonia hipnotiko batean nahasten dira, tuntunen, oinen eta eskuen erritmoek akuilaturik.

Buruz buruko solas harrigarri horretan, bi artistek minimalismoa lantzen dute eta musika anplifikatuen estetikan sartzen dira, errepertorio tradizional okzitanotik edanez, gorputzak dantzan ariaraziz, artxiboak zaharberrituz eta ahozkotasunaren hari luzeari berriz lotuz.
Gaualdiaren bigarren partean, Bilakako musikari eta dantzariek errepertorio berri bat aurkeztuko dute, hots, euskal jauziak eta bestelako herri dantzak berrikusten dituen lan baten emaitza.
Formatu handiago gisa berriz pentsatutako dantzaldia izanen da. Izan ere, kolektiboko dantzariak ikusleen artean ariko dira dantzan, eta dantzaldiari itxura berri eta aitzinetik ezin asmatuzkoa emanen diote. Xirula, tuntuna, alboka, biolina, eskusoinua, gitarra, baxua eta perkusioak jotzen dituzten musikariek herri-musikaren iturrietara jo dute, askotariko eraginetatik edanez.
Herri-musiken indar gordina orkestra antzetsuarekin uztartuz, bi talde hauek trantzean jarriko gaituzte.

Iraupena : 03:00

Hurrengoa

Musika

20:00

C prezioak : 10 - 20€