Portrait naufragé 0

Compagnie des Syrtes – Lina Prosa

08/03/2024

Donibane Lohizuneko hiriak proposatutako ikuskizuna

La compagnie des Syrtes konpainiaren azken sorkuntza da Portrait Naufragé Numéro Zéro. Kantu bat da, slam poesia. Désirée izeneko emakume lehenik seduzitua eta ondotik abandonatua neguan itzultzen da Diego bere maitalea aurkitu ohi zuen hondartzara. Txalupa gorri zahar batean berriz elkar kausitu ohi zuten. Baina, diru beharragatik, Diegok traizio egin dio Désiréeri, eta kontrabandistei saldu die maitasunaren txalupa.

Hondartzan, urperatu baten gorpua ustekabean agertzen da, eta orduan Désiréeri mina biziagotzen zaio. Pertsona hori txalupa gorriagatik hil ote da? Dudaz beterik, Désirée arrantzale batekin itsasoratzen da, txaluparen hondarren eta egiaren bila.

Lan hau Trilogie du naufrage lanaren ondotik argitaratu da. Erbesteari eta erbesteratuei buruzkoa da. Lina Prosa kazetari eta antzerkigile italiarraren testuetan oinarritua da.

Iraupena : 01:00

12 urtez goitikoentzat

Hurrengoa

Antzerkia

20:00

C prezioak : 5 - 12€