OLYMPUS KIDS – Amazones

Àlex Serrano & Pau Palacios
Agrupación Señor Serrano

04/02/2024

Hego Akitaniako Eszena Nazionalak proposatutako ikuskizuna

Olympus Kids ikuskizunaren parte diren Prométhée lehen atalak eta Amazones bigarren atalak bideo-proiekzioko ikuskizun interaktiboak dira, kontalari batekin eta haren osagarriekin. Originaltasun handiko ikuskizuna da Olympus Kids, greziar mitologia kontatzen duena, miniaturazko iruditxoak baliatuz eta erronka garaikideak aipatuz.

Olympus Kids ikuskizunaren bigarren atala Amazonei eskainia da. Emakume askez soilik osatutako nazio bat osatu zuten Amazonek. Izpiritu komunitarioa eta gerlaria zuten, eta beste ordena bat defendatu nahi zuten. Zergatik uste zuten amazonek gizonik gabeko gizartea sortu behar zutela? Neskak eta mutilak, denak berdinak ote gara? Edo ba ote da bereizten gaituen zerbait? Proposamen eszeniko bikaina, Pussy Riot eta mundu osoko emakume manifestariengana garamatzana…

Kasu: helduentzat debekatua den ikuskizuna! Haurrek ikuskizuna ikusiko duten bitartean, burasoek Prometeoren eta Amazonen mitoei buruzko “kafe filosofikoan” parte hartzen ahalko dute. Haurrendako txartel bat edo gehiago erosiz gero, bi buraso-txartel ematen dira automatikoki.

Iraupena : 00:55

6 eta 11 urte artekoentzat

Hurrengoa

Antzerkia

17:00

D prezioak : 6 - 12€