L’homme qui n’avait pas inventé la poudre
Stéphanie Claverie
09/02/2024
Donibane Lohizuneko hiriak proposatutako ikuskizuna
Stéphanie Claverieren antzerki lan hau, idazleak berak idatzi eta 2017ko “Handi-livres” liburu onenaren saria eskuratu zuen eleberritik egokitua da. Benoît Margottin agertzen da oholtza gainean, bakarrizketa abila eta autoderisioz betean. Antzezleak bata bestearen ondotik Sébastien gazte elbarrituaren, burasoen, hezitzailearen eta, azkenik, Barbararen rolak hartzen ditu. Maitasunaren eta onginahiaren bide misteriotsuetan barna gidatzen du publikoa.
Sébastienek harrera-egitura batean bizitakoak nola aipatzen dituen kontatzen du, eta gazte elbarrituaren bizitzako beste atal batzuk ere, hala nola haurtzaroa, eguneroko autonomiaren zailtasunak eta maitasun harremanak. Ikuskizun arina, sakona, inarrosten gaituena eta bihotzak alaitzen dituena. Testua gaurkotasun handikoa da, ausarta, zuzena. Eta ontsa gogoan egoten da!
Iraupena : 01:00
10 urtez goitikoentzat
Hurrengoa