El Mejor de los mundos / Mundu guztietan onena
Gheada & Ane Pikaza
19/03/2024
Hego Akitaniako Eszena Nazionalak proposatutako ikuskizuna - Euskal kultur erakundearekin partaidetzan
Emakume bat oinez dabil. Bakarrik dago. Pentsamendu inkontzienteen etengabeko uharrean, bere bizitzaren balantzea egiten du. Bere buruaren, bere ingurunearen eta, azkenik, 1980ko hamarkadan sortutako belaunaldiaren potreta osatzen du kontakizunak. Deszifratu beharreko bizitza baten puzzlea osatzeko bideoak erabiltzen dituen antzerki-balentria da hau.
Ikuskizuna gazteleraz, euskaraz eta ingelesez, euskarazko eta frantsesezko gaintituluekin.
Iraupena : 01:00
Hurrengoa