FUGA!

Elirale konpainia
Pantxika Telleria

03/05/2024

Donibane Lohizuneko hiriak proposatutako ikuskizuna, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean

Fuga! Elirale konpainiaren azken sorkuntza da. Pantxika Telleria koreografoak, dantza sotil eta garaikidean, hiru gizon akuilatzen ditu euskal ondarea eta sorkuntza uztartzera. Bi dantzari garaikide ohoretan ezartzen dituen ikuskizuna da, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei, konpainiaren lehen urteetako dantzariak. Hogei urte berantago, Oihan Indart euskal dantzari gazte eta trebearekin dantzatzera gomit dira.

Azken dantzari hori da, hain zuzen, jauzien edo  mutxikoen irudimenaren inguruan Telleria koreografoak egin berri duen lanaren katalizatzailea.

Torrom Borrom (zarrabetearen eta gitarra elektrikoaren arteko musika tresna hibridoa) instrumentua lagun dutela, hiru gorputzak zulatzen, jestuak egiten hasten eta nahasten dira. Ziklo liluragarria, denborari ihes egiteko.

Iraupena : 00:50

Denentzat

Hurrengoa

Dantza

20:00

B prezioak : 8 - 18€